XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) beste zenbait sindrome ere; hala nola: kontrola-ezinezko berbalizazioa, desegituratutako sintaxia, etab.

Puntu honetatik aurrera, nahaste hauek lesio desberdinak eraginda izatea bazitekeela susmatzen hasi ziren eta ikuspegi anatomikoa kontutan edukirik, lesioak modu desberdinean kokaturik egon zitezkeela batetik eta bestetik, mintzaira, maila sentsorial eta hautematean ere interpretatu beharra zegoela.

Tesi hau izan zen Henry Charlton Bastian ingeles medikuak proposatu eta defendatu zuena 1.869. urtetik aurrera eta hau da, ondoren Wernicke-k jorratuko duen eredu elkartzailea (Peña-k, 1984.ean).

Handik gutxira, 1.870. urtean hain zuzen ere, Fritsch eta Hitzig hizkuntzalariek garun-kokapenak hala zirela esperimentalki frogatzen saiatu ziren.

Izan ere, onartu beharra zegoen hizketaren egintzan eremu desberdinek hartzen zutela parte eta ondorioz, hauetako edozein desegiteak hizketari zegokion natura bereko kaltea zekarkiokeela.

Denborarekin, gero eta ñabardura gehiago gehitzen joango dira alor honetan murgilduta dauden ikertzaileak eta ezaugarri eta sintoma bakoitzari ere etiketa berriak jartzen.

Carl Wernicke-k, 1874.n urtean, bigarren zehaztasun bat gehitu zuen: burutu zituen ikerketen ondorio gisa, lehen ezker zirkunboluzio tenporalaren atzeko erdi edo herena, entzundako hitzen irudien kokaleku zela azaldu zuen eta beraz, hizketa ulertzerakoan derrigorrezkoa zena.

Entzundako hitzen kokaleku honen hondamen edo eraldaketak, hauteman afasia eragiten duela proposatu zuen eta eremu honetan jazotako kalteak, norberaren hizkuntzaren entzundakoaren kontrola galtzerakoan, adierazpenaren koherentzi eza dakarrela zioen.